inicio

 es |  eus
Buscar productos

ADISKIDETZEA

Autor: JOAN MARIA URIARTE
ISBN: 9788495909879
Número de páginas.: 112 páginas
J. Mª Uriartek, Donostiako Gotzainak, XIV. “Rikardo Alberdi” Aste Sozialan eskeinitako txostena (Donostia, 2006.ko maiatzan). Kristauak, Jesu Kristoren jarraitzaile diren neurrian, bereziki deituak sentitzen dira adiskidetze zeregin hauetarako. Bokazio prestu horri erantzuteko nahitaezkoa dute adiskidetzea zer den ongi ulertzea eta, eginbide zabal eta delikatu horretan, Elizak, zehazki, zer paper jokatu behar duen jakitea. Autoreak testu bat eskeini nahi izan du Elizan gogoeta egiteko eta eztabadaitzeko balio dezan, elizbarruti gisa egin nahi, egin behar eta egin ahal diren eginkizunak gai hartuta. Eta, horretarako, honako ibilbide hau proposatzen du. Lehenik, kontzeptuaren edukiak berak eta adiskidetze-eginkizunak pizten dituen errezeloak eta susmoak biltzen ditu. Bigarrenez, susmo horien argitan, benetako adiskidetzearen kontzeptua bera arazten du. Ondoren, kontzeptu hori aberasten saiatuko da, egiarekin, justiziarekin eta barkazioarekin dituen harremanak formulatuz eta, segidan, Kristoren mezuaren sintesia eskainiko du, adiskidetze kontzeptua are aberatsago eta gizatiarrago egiten duena. Azkenik, Ebanjelioarekin koherente izanez, Elizak dituen funtsezko zereginetako batzuk adieraziko ditu, gizartearentzat osasungarri gerta daitezen.