![]() |
|
![]() |
HITZAREN EZPALAKAutor: I. BERISTAIN
Liburu honen orrietan igandeko ebanjelio-zatiek edo beste irakurgaiek autoreari, Iñaki Beristaini, sortu dioten gogoeta eskaintzen da. Irakurri daitezkeen gogoeta labur hauek «Deia» egunkarian orain hiru urte argitaratuak dira, iganderoko txokoan Liturgiako B urterako baliagarri izan daitezkeelakoan.. Orri batzuek, orduko errealitate zehatza islatzen eta erakusten dute: bere horretan utzi dira. Sinetsi ezinik dabiltzanei eskaintzen die bereziki bilduma hau; sinetsi ezinik, edo bederen sinesmena galderaz eta bilaketaz josita daukatenei. Lan hauek oso irakurterrazak dira eta samurrak. Igandero-igandero eskuetan liburua hartu eta gogoeta hauek irakurtzeak, gure bizitzarekin zerikusia daukaten osagaiak hausnartzera eramango gaitu. ISBN: 9788495909763 Número de páginas.: 210 páginas |