![]() |
|
![]() |
JESUSEN BEGIRADAREN ARGIRA. Hiru proposamen kontzientzia-azterketa eta bizitzaren berrikusketa egitekoAutor: J.I. MUNILLA AGIRRE
ISBN: 9788496903722 Número de páginas.: 105 páginas Liburuaren azpitituluak dioen bezala, hiru proposamen eskaintzen dira kontzientzia-azterketarako eta norberaren bizitzaren berrikusketa egiteko. Ikuspegi zehatz eta jakin batetik ulertzen du azterketa hori, kristau-bihotzberritzea hartzen baita ardatz. Espiritu Santuari argitasuna eta laguntza eskatuz abiatzen da, berak gu ezagutzen gaituen bezala guk geure burua ezagutzeko grazia eman diezagun. Lehenengo proposamenean, Jainkoaren Legeko hamar aginduak oinarri harturik eta Eliza Katolikoaren Kristaubidea bere irakaspen moralekin gidari dela, galdera oso zehatzak egiten dira. Bigarrenean, San Mateoren Ebanjelioaren zatikako irakurketa eginez, pasarte bakoitzaren harira sortutako galdera-sorta eskaintzen da. Azkenik, hirugarren proposamena apaizei zuzendua dago bereziki eta, apaiz-ministerioak berekin dituen tentazioak aipatuz, hainbat galdera egiten zaie azterketa pertsonala egiten laguntzeko. |