ATE SANTUAK
Fededunontzat garrantzi handiko gertakizuna da Jubileu urtea ospatzea. Jubileua, bekatu- zor guztiaren barkamena da, elkarren aurka bizi izan direnen adiskidetzea, eta bihotz-berritzearen edo barkamen sakramentuaren urtea. Era berean elkartasunaren, itxaropenaren, zuzentasunaren eta Jainkoa eta lagun hurkoa pozik zerbitzatzeko asmoa biziberritzeko urtea. Hitz batean esateko, gizadiari grazia eta bizi-berria dakarkion Kristoren urtea dugu.
Lau gauza eskatzen zaizkigu bereziki: 1.- Bakoitzak bere bekatua eta leialtasun eza aitortzea. 2.- Bihotz-berritze jarrera izatea. 3.- Barkamen-sakramentua hartzea. 4.- Barkatzeko grazia eskatzea.
Barkamen induljentzia lortzeko gure Elizbarrutian hiru santutegi nagusi izendatu ditugu: Artzain Onaren Gotzain-eliza (katedrala), Arantzazuko Andre Mariaren Santutegia eta Loiolako San Ignazioren santutegia. Bai eta ere induljentzia irabazi ahal izango da Aita Mennin (Gesalibar, Arrasate) eta Urgulleko (Donostia) Jesusen Bihotzaren kaperan. Ondorengo ospakizun hauek antolatuko ditugu hiru santutegi nagusietan:
3.1. Arantzazuko Santutegiko egitaraua
1.- Jubileuaren irekitzea Abenduak 13an eguerdiko 12,00tan Gotzain Jaunak ospatuko duen Meza Santuarekin.
2.- Gune berezia: Sakristiako irteerako txokoan kapera erako otoitz lekua antolatuko da, Errukiaren Jubileuko panel handia izango da han. Erdi-erdian, gurutzea eta otoitz egiteko bankutxoak. Otoitzerako lagungarri, musika eta otoitz eta gogoeta liburuzka.
3.- Aitortza Sakramentua: igandero, urte osoan goizeko 11:00etan
4.- Igandetako Meza
∙ Mezaren hasiera (damuarena) txoko berezi horretan. Sarrerako kantuz apaiza txoko horretara doa. Gurutzea intsentsatu. Eta damuarena hor (Aita Santuaren Jubileuko otoitz berezia denok batera). Ondoren Aintza kantatu bitartean apaiza aldarera igotzen da (Aintzarik ez denean, -Abendualdia, Garizuma-, isilik).
∙ Sinesten dut: monizio berezia.
∙ Bakea ematea: “Torizu bakea” kantatuz indarra eta zentzua eman.
∙ Azken agurra, misio bezala azpimarra laburra.
5.- Otoizlekuak
∙ Hiru otoitzaldi: Abendua, Garizuma, Mendekoste
∙ Datak eta gaiak:
Abenduaren 19a 17,00etan: Goazen etxera bisita daukagu
Martxoaren 12a 17,00etan: Errukiak negar eginarazi digu
Maiatzaren 14a 17,00etan: Errukiak su hartu du
6.- Erromesaldia: Martxoaren 19an
∙ Dena Jubileuaren esanahira Bildu
∙ Estanpa bat atera
∙ Erramu bezperako erromesaldia Jubileuaren inguruan
7.- Hogeita lau orduak: Martxoaren 4tik 5era
HARREMANETARAKO:
http://arantzazu.org/es/santuario
Telefonoa: 943 78 09 51 / 943 78 07 97
3.2. Loiolako egitaraua
1-. Urte Santuaren hasieran Ate Santuaren irekitzea: Abenduak 20an eguerdiko 12,00etan Gotzain Jaunak ospatuko duen Meza Santuarekin
2.- Hilabete bakoitzeko azken larunbatean (2015-2016 urtetan)
∙ Elkarteko penitentzi ospazkizuna Jainkoaren Errukia oinarri izanda. 17:30ean
∙ Errukiaren Eukaristia. 18:00etan: Abenduak 26an, Urtarrilak 23an, Otsailak 27an eta Martxoak 26an
∙ Elkarteko penitentzia Jainkoaren Errukitik abiatuta. 18:30ean
∙ Errukiaren Eukaristia 19:00etan: Apirilak 23an, Maiatzak 28an, Ekainak 25an, Abuztuak 27an, Irailak 24an eta Urriak 29an
3.- Hilabete bakoitzeko azken igandean (2015-2016 urtetan)
∙ Errukiaren Eukaristia 12:00etan: Abenduak 27an, Urtarrilak 24an, Otsailak 28an, Martxoak 27an, Apirilak 24an, Maiatzak 29an, Ekainak 26an, Abuztuak 28an, Irailak 25ean eta Urriak 30ean
4.- Igandeko Meza Santua urte osoan zehar (2015-2016):
∙ Eguerdiko 12:00etako eta arratsaldeko 7:00etako Eukaristietan Errukiaren Jubileuko otoitza eta bedeinkapen berezia egingo dira
∙ Goizeko 08:30ean (Konbertsioko kaperan), eta basilikan 11:00etan, 13:00etan eta 19:00etan ospatuko diren Mezetan Errukiaren Urtearen aipamen berezia egingo da
5.- “24 ordu Jaunarekin”. Martxoaren 4tik 5era. Jaunaren gurtza izango da, 24 ordutan
6.- Loiolako Ignazioren Bederatziurrena: Uztailaren 22tik 31ra, 19:00etan: San Ignaziori eskainitako bederatziurrenean eta Eukaristian Jainkoaren baldintzarik gabeko maitasuna azpimarratuko dugu, Bere amaigabeko errukiaren konfiantza adieraziko eta Ignaziotar esperientziatik abiatuta eskerrak emango dizkiogu Jainkoari Bere Seme Jesu kristoren bitartez eta Espirituaren maitasunean eman digun salbamenagatik
7.- Erretiroak: Abendualdian, Abenduaren 5ean (2015) eta Garizuman, Otsailaren 27an (2016)
Izena emateko, Loiolako Gogartetxera jo behar da: 943 020 025
HARREMANETARAKO:
http://www.santuariodeloyola.org/
Telefonoa: 943 02 50 00
3.3. Artzain Onaren Katedraleko egitaraua
1.- Katedraleko Ate Santuaren irekiera eta Errukiaren Jubileuaren hasierako Eukaristia, gure Gotzainak zuzenduta: Abenduaren 13an, 18:00etan.
2.- Jubileu urteko igande guztietan, 18:00etako Mezan:
∙ 17:45etik 18:45era bitartean, apaizak izango dira aitortzarako prest.
∙ Jubileuko erromesak bereziki aipatuko dira Eukaristian eta ospakizuna Errukiaren Urteko otoitzarekin amaituko da.
3.- Erromesak hartzeko gune berezia Ate Santuaren sarrera inguruan eta boluntario zerbitzua.
Katedralaren Ate Santuaren inguruan dagoen kaperan Errukiaren Urteko erromesak jaso eta artatzeko gune berezia antolatuko da. Bertan, argibideak eskaintzeko panelak, ikus entzunezkoa eta beste hainbat material izango dira eskura.
Halaber, erromesei harrera egin, lagundu eta argibideak emateko, boluntarioak izango dira. Zeregin horretan jardun nahi duen ororentzat, atea zabalik dugu. Jarri harremanetan On Jose Ignazio Romero apaizarekin: joseignacioromeroramirez@gmail.com
4.-. Ostegun Eukaristikoak.
Urte osoan zehar, 10:00etako Mezaren ostean eta 11:00k arte, Gure Jauna gurtuko da. Ordu erdiko Gurtza izango da egunero eta ondoren fededunek Gure Jaunarekin emandako bedeinkapena jasoko dute.
5.- “24 ordu Jaunarentzat”. Otoitza eta aitortzak Martxoaren 4tik 5era.
6.- Ebanjelizazio Astea.
Apirilaren 28tik eta Maiatzaren 2ra arte, “Hermanitas del Cordero” elkarteko erlijiosek zuzenduta, ebanjelizazio astea ospatuko da.
HARREMANETARAKO:
Telefonoa: 943 46 45 16
posta: joseignacioromeroramirez@gmail.com (On Jose Ignazio Romero)
