MAITASUNA, SEXUALITATEA, EZKONTZA Kristau etikaren oinarri bideanAutor: E. LÓPEZ AZPITARTE
Sexua hain molde askotara agertzen zaigun gaurko mundu pluralean, giza sexualitatearen sinbolismoaren sakonean oinarritu nahi izan du etika autoreak. Iragan garaietako ikuskera mugatuak gainditzeko begirada berria eskaini izan nahi du; baina ikuskera kritikoz emana, gaur gizartean ezartzen diren beste ereduak ere, irakurleak gainditu ahal ditzan. Perspektiba honetatik begiratuz ematen zaio aurpegia, giza eta kristau jokaerari dagozkion hainbat arazori. Idazki asko argitaratu ditu autoreak, Teologia Moraleko irakasle, aldizkarietan. Liburu batzuk ere, besteen tartean, hauexek: Sexualidad y matrimonio; Ética y vida: desafíos actuales; Fundamentación de la ética cristiana y Ética de la sexualidad y del matrimonio. ISBN: 84-7485-943-3 Número de páginas.: 300 páginas |